EasyManua.ls Logo

Fagor BV-850 - Page 49

Fagor BV-850
50 pages
Go to English
To Next Page IconTo Next Page
To Next Page IconTo Next Page
To Previous Page IconTo Previous Page
To Previous Page IconTo Previous Page
Loading...
48
5. AHOLKU PRAKTIKOAK
Irabiagailua jakiak irabiatzeko erabiltzen
duzunean, garbitu ondo osagaiak eta moztu
zatitan irabiagailuaren zulotik sar daitezen.
Emaitza hobea izan dadin, hobe da jaki
kantitate handi bat baino kantitate txikiak
prozesatzea, batez ere jakia oso sendoa
denean.
Kendu goiko tapa (1) tapatik (2) eta sartu
osagaiak pitxerrean (3) motorra martxan
dagoen bitartean.
Ezer kanpora atera ez dadin, hobe da
pitxerrean jaki kantitate txikiak sart-zea
eta jakia tratatzen doan neurrian poliki-
poliki jaki zati gehiago sartzen joa-tea
taparen zulotik.
Gehienez pitxerraren 2/3ak bete; bestela,
hortzak lanean hasten direnean jakia
kanpora atera daiteke.
Komeni da pitxerrera likidoak solidoak
baino lehenago botatzea. Likidoare-kin
solidoak errazago prozesatuko dira eta
abiadura motelenean.
Jakiak denbora tarte txikitan prozesatu,
5 eta 30 segundu bitarteko denbo-ra
tartetan; begiratu zer sendotasuna duen
eta jarraitu jakia prozesatzen jakiak nahi
dugun sendotasuna izan arte.
Nahi den sendotasuna azkar lortzen
ez bada, gelditu gailua hautagailua “0”
posizioan jarrita, eta:
- Eraman hautagailua P posiziora
hainbat bider jarraian.
- Kendu pitxerraren tapa eta eragin
jakiei espatularekin.
- Gutxitu prozesatu beharreko jaki
kantitatea.
Etengabe martxan egon dadin, jarri
hautagailua (8) “1”, “2” posizioan
- Abiadura motelean funtziona dezan,
jiratu hautagailua “1” posiziora.
- Abiadura handian funtziona dezan,
jiratu “2” posiziora.
Etenka funtziona dezan, jiratu
hautagailua P posiziora eta mantendu
hor. Hautagailua askatu bezain laster,
irabiagailua “0” posiziora bueltatuko da
au-tomatikoki.
Frutak zuritu egin behar dira, hezurrak,
haziak, etab. kendu, eta pitxerrean sartu
aurretik txikitu.
Barazki batzuk, esaterako tomatea, zuritu
eta txikitu egin behar dira proze-satu
aurretik.
Irabaiatzen hasten denean, heldu gogor
irabiagailuaren tapari.
Irabiagailuaren oinarriaren gaina umela
eta bustita badago, garbitu bere-hala
sukaldeko paperarekin.
Ez irabiatu nahasketa sendoak edo jaki
astunekin. Motorrak funtzionatzeko
trabaren bat aurkitzen batu, orduan:
- Gehitu likido apur bat.
- Jarri P moduan
- Gelditu irabiagailua segundo
batzuetan, eta espatula batez baliatuta
garbi-tu pitxerraren bazterrak eta
bultzatu osagaiak hortzen aldera.
- Hustu pixka bat pitxerra.
OHARRA: MOZTU OSAGAI GUZTIAK DADO
TXIKITAN (2-3 CM-KO DADOAK GUTXI
GORABEHERA) NAHASKETA UNIFORMEA
LORTZEKO.
Izotza irabiatzeko, hauxe egin behar duzu:
Sartu izotz koskorrak pitxarrean.
Jarri tapa eta eduki P posizioan elur
ehundura lortu arte.
OHARRA: IZOTZA IRABIATZEN
DUZUNEAN, JARRI ESKUA
PITXERRAREN TAPAREN GAINEAN.
Gehitu beti kikara bat likido izotza
txikitzeko.
6. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
PIEZAK MUNTATU EDO KENDU
AURRETIK ZIURTATU IRABIAGAILUA
DESKONEKTATUTA DAGOELA ETA
ENTXUFEA KORRONTE HARTUNETIK
ATERATA DAUKALA.
Gailua erabili eta berehala garbitzeko
gomendatzen dizugu. Kendu pitxerra.
Kendu tapa eta hortzak irabiagailua
garbitzeko eskua edo atzamarrak
barruan sartu aurretik.
Irabiagailua garbitzeko ez muntatu
edo desmuntatu inoiz aurretik korronte
hartunetik desentxufatu gabe.

Related product manuals